XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txoil dira hauek ardurakoak, arestikoez esanarekin batean hots, gure lehenaren ezaugarri eta salatari izatearekin batean, behin baino gehiagotan, berriz plazaratuak euskal literaturan izen-ospeak irabaziak dituztelako, mugarri ezin atzenduzkoak direlako.

Berrargitaratzeetan suma daiteke, nik uste, bestetan baino areago, zein jokamolde ibili diren euskalaritzan gure klasikoak hau da, aipatu bai baina irakurtzen ez diren horiek (76) (1954h 39), (1963j:111). auzipetzean, eta noraino hizkuntz auziek kutsatu duten liburu-paratzea.

Mitxelenak ez du aukerarik galtzen behialako (edo ez hain aspaldiko, baina, nolanahi dela ere, batez ere garbizaleen etena baino lehenagoko) euskal autoreen alde mintzatzeko eta itxuraldatu gabe irakurri ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko.

Eta egilearekin zintzo jokatu dutenak txalotu bezala (77) Jakina, honek ez du esan nahi jatorrizkoari eutsi dioten guztiek erabat asmatu dutenik Mitxelenaren ustez. Xehetasun filologikoak (eta bestelakoak) tartekaken ditu, aldizka, paratzaileak eta berak elkar hartzen ez dutenean (Lekuona zaharra, Geron (1954b); Labaien, Biotz-begietani buruzkoan (1956c); Irigoien, Lardizabalen lanean (1957f), edo Omaetxebarria gramatikari gorentzat daukanak krestomanian, eginean (1959h), esate baterako). Hauk ere, zoko-garbitzearen eta zimentarri sendoak paratzearen seinaletzat hartzen ditut. jipoitzen ditu Mitxelenak begirune-eza islatzen dutenak, bistan baita nolako arriskua ikusten duen Mitxelenak arlo honetan: lehenarekin etetekoa, alegia (78) Klasikoekiko jokamolde arduragabea, euskaldunengan are larriagoa da. Euskaldunak behartsu garenez gero, ezin gara aberatsak bagina bezala jokatu. Horrelakorik, egia, ez zaigu guri bakarrik gertatzen, gaztelerazko zenbait klasiko ere, gehientsuak ez badira, gehiago aipatzen baitira irakurri baino. Aberatsek galera handirik gabe egin dezaketena, ordea, ez zaie behartsuei egoki. Eta nor gu baino behartsuago gai honetan? (1954b:39)..

Gaizki jokatuaren kasurik gardenena Txomin Agirre ondarrutarraren Garoaren hirugarren agerraldi hobetua da.

Jokamolde gaiztoaren sustraia benetako arrazoi sendorik gabe bigarren agerraldi hobetuan (hura ere) oinarritzeaz gain idazleari izan ez dioten begirunean datza.

Paratzaileek gogoak eman bezala aldatu dute jatorrizko testua, bai axalez eta bai mamiz, eta hori, Mitxelenarentzat ezin onartuzkoa da (79) Horregatik zirtatzen ditu tarteka hobetu, zuzendu eta antzeko aditzak: Argitaraldi berria, osoa ez bada ere, lehenbizikoari darraio, ez geroago agertu zen edizio zuzenduari. (1957f:94). A! Bertsoak, jabedunak eta jabegabeak diren direnean daude, ezertxo ere aldatu gabe. (19601: 144). ...oraingoa, behar bezala, lehenari darraio, hurrengoetan agertu ziren hobekuntzak orrialdeen behe aldean bazterturik. (1962s:82). Eta, horrexegatik txalotzen du, esate baterako, Auspoakoen jarduera: Diodan gai hauek egileak utzi zituen bezalaxe, batere orrazketarik gabe, argitara dituzte Auspoakoek. Arras txalogarria da jokabide hori: gai biluzkorriek dute hor axola, ez horien apaindurak edo apaindurarik ezak. (1961j:55).

Hondar-hondarreraino bagatoz, ez du hemen zer ikusirik ez gramatikak ez estetikak.

Etika auzia dugu.

Irakurgai hori ez da sasikoa, badu bere jabea.

Eta ezin alda daiteke jabearen baimenik gabe, zenbait huskeriatan grafian, huts nabarietan izan ezik.

Are gutxiago egilea nolakoa gero! hilik dagoenean. (1956e:79)